Edukira joan

Nafarroako Federazioaren Historia

JUDOAREN HISTORIA NAFARROAN


Fermín Oyagak eman zuen lehendabiziko JUDO klasea Iruñean, 1957ko azaroaren 4an. Eskola bat, 3 ikasle, Miguel Iraizoz, Miguel Urabayen eta Esteban Solano eta 20 metroko tatami. 

Lehenbiziko pauso burokratikoak: 

Judo Departamentu Nazionaletan federatutako lehendabiziko entitateek Judo-Kluba izena dute beraien sortzailea talde bat bazen, eta Judo Aretoa partikularra izanez gero.

Iruñeko Judo Aretoak bere ateak ireki zituen 1957ko azaroaren 4an, 1960an Iruñeko Judo-Kluba izena izan zuen, 1970ean Zen Gimnasio-Eskola eta 1973tik IDOYAGA.  

Irekiaren aurreko datuak:

1957-09-11 Fermín Oyagak  Fabián Vicente del Valle, Espainiako Borrokaldi Federazioko Presidenteordea eta Judo Nazionaleko departamentuko nagusiaren bisita jaso zuen Iruñean Judo Areto bat izateko tramiteak hasteko asmoz.

1957-09-13 Fabián Vicente del Vallek erantzun zuen tramitazio ofiziala adierazten. 

1957-09-23 Iruñean Judo Aretoa irekitzeko eskaera ofiziala tramitatu zen.

1957-10-21 Espainiako Borrokaldi Federazioko Judo Departamentu Nazionalak baimena eman zion Fermin Oyagari Judo Aretoa ireki eta irakaslea izateko.

1957-11-04 Fermín Oyagak Iruñeko lehendabiziko Judo eta Defentsa Personala klasea eman zuen.

1. HIRURTEKOA (1957tik - 1959ra)

JUDOAREN SARRERA NAFARROAN. NAFARROAKO FEDERAZIOAREN OSAKETA.

1957-58ko ikasturtea: Dudarik gabe, Judoaren lehendabiziko ikasturtea izan zen Nafarroako Judoaren historiaren momenturik zailena urte batean etorkizunean funtsezkoa izan zen, independentzia federatiboa lortu zelako.  

1957. urtean Nafarroa, Gipuzkoako Borrokaldi Federaziora adskribatu zen. Garai hartan izandako helburua, helmuga: Nafarroako Judoaren azpiegitura eraikitzea eta independentzia eta autonomia federatiboak lortzea.

Bestalde, kirol garaipenek besterik ez lagundu ahal zuten.

1958ko otsailean Donostian ospatu zen Gipuzkoako Judo Txapelketa. Nafarroak taldeen arteko lehiaketan parte hartu zuen talde hasiberrikoa aurkezten: Medrano, Arrieta, Solano, Zabalza eta Azanza. Guztiak gerriko horidunarekin. Nafarroako Judoaren lehendabiziko belaunaldia. Hiru hiletan zehar praktikatu ondoren, Donostiako Judo Klubaren aurka lehiakatu zuten. Talde donostiarreko kideak Del Orden, Larrañaga, Asruaga, Bandoa eta Monreal izan ziren. Bazituzten hiru gerriko urdin, berde bat eta laranja bat. Garai hartako talde indartsuenetariko bat zen Espainiako iparraldean 1. Daneko gerriko beltz bat eta 5 marroi besterik ez zeudelako. 

 

Talde nafarrak gipuzoarra 2-1 irabazi zuen sorpresa emanez. Garaipenaren neurria azpimarratzeko kontuan izan behar da Gipuzkoako talde honek Espainiako taldeen arteko txapelketa lortu zuela 2. mailako kategorian.

1858ko maiatzaren 17an Nafarroa gonbidatua izan zen Gipuzkoa eta Bizkaiarekin Biarritzeko topaketa internazionalean parte hartzeko. Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko judokek Biarritz, Baiona eta Beancoukokoen kontra lehiakatu zuten. Nafarroako selekzioak, Azanza, Arrieta, Solano eta Oyaga irakaslearekin osatuta, txapelketa irabazi zuen.

Honako moduan, 1957-1958ko lehenengo denboraldi hau amaitzen zen bi garaipen garrantzisuekin. Guztira, 1958ko ekainean, 53 judokek hartu zuten formakuntza, 3 gerriko urdin, 10 laranja, 25 hori 15 urte baino gehiagoko kategorian eta 13 haurren mailan.

Amaiera gisa, 1958ko ekainaten 1ean agertu zen Judoko lehendabiziko informazioa Nafarroan "Pensamiento Navarro" egunkarian. Arbayunek siñatu zuen, Miguel Urabayenen izengoitia.

Lehendabiziko ikasturte honetan ez zen egon iragarki ezta propagandarik ere. Tradizionalki egiten zen moduan, "barrutik hezten zen", irakasleak bere ikasleak hautatzen zituen, hauek beste batzuk ekartzen zituzten eta familia bat sortzen zen pentsatzen "flexibilitateko bidean, goxotasunekoa, amore ematen eta eusten ez den bidean", Judoaren definizioa jarraituz.

Azpimarratu ditugun bi garaipenek independentzia federatiboa bultzatu zuten Gipuzkoatik Nafarroako Federazioa sortuz 1959an.

Historiarako Nafarroako Judo Federazioaren lehenengo Zuzendari-Batzordea: 

Presidentea: Joaquín Aguinaga

Presidenteordea: Miguel Iraizoz

Diruzaina: Emilio Arriazu

Idazkaria: Fermín Pina

Borrokaldi Grekoerromatarra eta Libre Olinpikoa Departamenduko Nagusia: Miguel Azanza

Borrokaldi Profesionala Departamenduko Nagusia: Tito Arrieta

Zuzendari Teknikoa: Fermín Oyaga.

 

1959ko abuztuaren 28an "Pensamiento Navarro" egunkarian argitaratutako informazioa: 3 gerriko urdin, 8 berde, 6 laranja, 34 hori, guztira 51 heldu eta 14 haur.

1959an Nafarroak parte hartu zuen Balentziako VII Espainiako Txapelketan lehendabiziko aldiz. Berarekin batera, Gaztela Erdikoa, Katalunia, Aragoi, Balentzia, Gipuzkoa eta Bizkaia.

Babesleak

Finantzatzailea