Edukira joan

*** Ikasturte amaierako Judo emanaldia Tuteran 2013-05-11

  2013ko maiatzaren 11an, larunbatean, Tuterako Arenas kiroldegian ospatu zen Shogun Gimnasioak antolatutako klub honetako judoken ikasturte amaierako festa.

   10:00etan hasi zen eta hezkuntza premia bereziak dituzten gazteak, Arantxa Meca irakasleak zuzentzen dituenak eta Erice Judo Klubean Judo prakikatzen dutenak gonbidatuak izan ziren. 

   Beroketako ariketak eta ikasleen arteko randori batzuk egin ondoren, hainbat judo eta defentsa pertsonala emanaldiak gozatu ahal ziren. 

  Emanaldi berezienetariko bat, hezkuntza premia berezietako haur taldearena izan zen tatamin publikoari erakutsi ziotelako diziplina honen teknika batzuk menderatzen dituztela. 

   Emanaldiak gozatu ondoren, berriro haurrak protagonistak bihurtu zuren randori eginez, kasu honetan, beraien irakasleekin batera.

   Jardunaldia amaitzeko hainbat zozketa egon zen eta partaide bakoitzak babesleen produktutako poltsa izan zuen. 

ARGAZKI gehiago ikusteko , sakatu hemen.


Babesleak

Finantzatzailea