Ikasturte berriaren hasierarekin batera, irailean hasi dira ere Judo Eskolaren klaseak Nafarroako Autismo Elkartean (ANA).
Judo klaseak astelehenetan ematen dira Iruñeko Larraina Klubean, ordu batekoak dira eta Arantza Mecak, Judo Entrenatzaile Nazionalak zuzentzen ditu.
Piktogramen erabilpena beharrezkoa da klasea ongi garatzeko eta haurren arreta lortzeko, ikasleei irakasleak azaltzen ari denaren ulermena errazten dietelako.
Hauxe da Nafarroako Autismo Elkartean Judo aktibitatea eskaintzen den lehendabiziko urtea eta familiek ilusio handiko aldeko apostua egin dute klaseak aurrera atera daitezkela eta beraien seme-alabek kirol hau gozatu dezatela.
Txiki hauekin egiten den lana lan-taldekoa da, Judo entrenatzailea kontaktuan dagoelako zuzenean gizarte-langile, psikologo eta familiekin.
Judoaren bidez, familiek zehaztu dituzten haurrentzako helburuak ondorengoak dira:
.- Errutinak barneratzea.
.- Bakoitzak norberarekiko eta besteenganako errespetua izatea.
.- Jokaerak hobetzea, agresibitatea bideratzea.
.- Koordinazio eragilea hobetzea.
.- Gizarte trebetasunak hobetzea.
.- Trebetasun sentsorialak hobetzea.
.- Judoa gustatzea aisialdian praktikatzeko.
.- Ongi pasatzea.
.- Zoriontsuak izatea.
ARGAZKI gehiago ikusteko, sakatu hemen.
PIKTOGRAMAK ikusi daitezke atxikituta dauden dokumentuetan.