Maiatzak 21 ostiralean, Arantxa Mecaren hezkuntza premia bereziak dituzten taldeko haurrak Ardoi Judo Klubera joan ziren kluba honetako kideekin entrenatzera.
Bere ohiko girotik atera beste klubean entrenatzeko nobedade bat izan zen haur hauentzat eta ikusmin eta ilusio handiz hartu zuten iaz talde honekin ere entrenamendu bat partekatu arren. Pasa zen urtean "etxean" entrenatu zutenez, aurten bisita itzuli behar zaie eta horregatik poz-pozik bidaiatu zuten.
Azpimarratzekoa dira entrenamendu osoan gozatu ahal zen giro ona eta esperientzi honek aberasten eta motibatzen diena. Dudarik gabe, saiatuko da errepikatzen.