Pasa zen azaroak 21ean, Isterria hezkuntza bereziko eskolako judokak Atarrabiara joan ziren entrenatzera J.K Ericeko eta Nafarroako Kirol Egokituen Federazioko jodokekin.
Urteetan zehar Isterriak emanaldi ezberdinetan pare hartu arren, beste klubera entrenatzera joan ziren lehendabiziko aldiz izan zen. Esperientzia oso positiboa izan zen. Judokek ahal zuten guztia eman zuten ordu bateko entrenamenduan. Martiketen egindako sesioa beroketa dibertigarri eta dinamiko baten bidez hasi zen Judo soru eta oinako randoris egiten jarraitzeko. Motza egin zen entrenamendua eta espero dugu ikasturte honetan esperientzia errepikatzea beste klubetara joaten eta gure kirola topera gozatzea.