Edukira joan

Iñigo Gerboles nafarra, Europako Judo Egokituaren Txapelketan

Abuztuaren 14tik 16ra, Heidelberg herri alemaniarrak EUROPAKO JUDO PARALINPIKOAREN TXAPELKETA hartu zuen, bakarka eta taldeka. Hamar kirolari espainiar itsu edo ikusmen-desgaitasuna dutenak izan ziren bertan, horien artean I�IGO GERBOLES judoka nafarra, J2-95 kg pisu-kategorian lehiatu zena.

Joan den maiatzean Astanako Sari Nagusian brontzezko domina lortu eta Sao Pauloko Sari Nagusian�5. postuan sailkatu ostean, I�igo Europako hitzordu honetara joan zen, eta abuztuaren 15ean, larunbatean, lehiatu zen.

Europako Judo Paralinpiko Txapelketa honetan Gerbolesek ez du emaitzarik lortu banaka, baina 4. postua lortu du Espainiarentzat, Gizonezkoen Taldekako Txapelketan.

 

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea