Nafarroako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioaren Errendimendu Programako hainbat kirolari Valentziara joan ziren Judoko Nazioarteko Training Camp-en parte hartzeko abuztuaren 17tik 22ra. Ekitaldia Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Kiroldegian izan zen. Espedizio nafarra Galiziako Federazioak antolatutako beste entrenamendu-kanpalditik zetorren.
Valentziakoan ondorengoak aritu ziren: Ariane eta Julen Toro, Marta eta Paula Beorlegi, Asier Murillo, Daniel Cervantes eta Javier Lassa joan dira.
Ariane Tororen hurrengo hitzordua Lausanneko (Lausanne, Suitza) Grand Slama izango da, abuztuaren 27tik 30era, eta Marta Beorlegirentzat, Europako Junior Txapelketa Podgorican, Montenegron, irailaren 2tik 6ra.
Training Camp-i buruzko informazio gehiago erantsitako dokumentuan aurkituko duzu.